Ekainaren 5an, ingurumenaren eguna ospatzen da munduan, Ekologistak Martxan deialdi bat egiten du “Atila“ sarietarako, urtean zehar ingurumena suntsitzen gehien lagundu dutenak bereiztea da honen helburua.

ONUk ekainak 5 aukeratu du ingurumenaren eguna mundu mailan ospatzeko. Honengatik, Ekologistak Martxan deialdi bat egiten du “Atila “ sarietarako, ingurumena suntsitzen gehien lagundu duten pertsonak eta erakundeak bereiztea eta salatzea da honen helburua.

Aipamen honekin, Ekologistak Martxan ahalegin batzuk saritu nahi ditu, batzuek ez bait dira behar bezala baloratzen, batez ere, ingurumenaren suntsiketari denbora eta lana zuzentzen dioten pertsonak, nahiz eta hauek ez duten ezer bilatzen ordainetan.

Sarirako deialdia hurrengo oinarriekin egiten da:

1. Atila sariak, “Atila” deitutako lehenengo sari batez eta “El caballo de Atila” deitutako akzesit batez osaturik daude. Hauez gain, sari autonomikoak eta herrikoiak egongo dira, baita ere izendapen bereziak.

2. Esandako sarietan edozein erakunde fisiko edo juridiko kandidatu izan daiteke, nahiz eta publikoa edo pribatua izan. Bere ekintzak edo esanak ingurumenaren aurka nabarmendutakoak izan behar dute.

3. Sari honetarako kandidatuak edozein pertsona edo erakundek proposatuak izan daitezke.

4. Edozein erakundek bere burua aurkeztu dezake kandidatu bezala, egin dituen suntsiketen “curriculum vitae”a xehetasunez aurkeztea beharrezkoa delarik.

5. Epaimahaiak, guztiz partziala, erabakiko du zein kandidatuk egin dituzten ekarpen handienak eta zer sari mota merezi duten. Bere erabakia apelaezina izango da.

6. Epaimahaikoak bere erabakia hartuko du kontutan edukirik kandidatuak hauetako edozein ataletan parte hartu dezaketela:

  • Ekintza suntsitzaileena.
  • Lelokeria aipagarriena.
  • Diru publiko edo pribatuen bidegabeko xahutze edo gaizki erabilpen handiena ingurumenaren suntsiketarako.
  • Ekintza txapuzeroena.

7. Edozein kasutan, sari hauetarako ekintza hoberenak aukeratzeko orduan ondorengo figura juridikoak hartuko dira kontutan: Aldez aurretiko asmoak, alebosia, errepikapena, gaukotasuna, indarkeria, “Ondo egite faltsuen” elkartea, ezjakintasunaren azalpena, diru erreserbatua erabiltzea, egia aldatzeko asmoa, ahalkegabetasuna, lotsagarrikeria, txarkeria eta epaimahaiari bururatu lekiokeen beste edozein gauza.

8. Kandidatuak edonola bidal daitezke, Ekologistak Martxan maiatzen 31ra arte.

9. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 4ean argitaratuko da.

Ekologistak Martxan izendapen guztiak eskertzen ditu.

 

Izendapen txartela

Nire botua da:

Merituak:

Igorle [Zure posta elektronikoa]: